‘Azeri bila’ lasterketan izen ematea

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 13a, 02:00

CDH-ko atletismo sailak antolatzen duen Azeri Bila herri lasterketan izen ematea irekia dago. Hernanin, Mitxel, Izaskun eta Axeri kirol dendetan eta Kitto tabernan apuntatzen ahal da eta Donostian, Forumen eta www.herrikrossa.com helbidea eletronikoan ere eman daiteke izena. Ostiral arte 4 euro balio du izen emateak eta egunean bertan, helmugan 6 euro balioko du. Lasterketa larunbatean izango da, 18:30etan, eta 9 kilometroko ibilbidea izango du. Haur eta gazteentzat 600 metro eta 4,5 km. arteko ibilbideak prestatu dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!