Lau hernaniar San Joan txapelketako final aurrekoetan

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 13a, 02:00

Andoaingo San Joan txapelkean parte hartzen ari diren lau erremontista hernaniarrak (Zabala, Barrenetxea, Apezetxea eta Aduriz) final aurrekoetarako sailkatu dira. Etzi, ekainak 15, eta datorren ostegunean, ekainak 20, izango dira partiduak, Andoainen eta Galarretan. Finala ekainaren 23an izango da Andoainen. Bikote hauek izango dira aurrez aurre: Zabala-Barrenetxea/Oiartzabal-Bereziartua; eta Mujika-Aduriz/Apezetxea-Lizarralde.

Larunbateko emaitzak

Larunbatean jokatutako partiduen emaitzak hauek izan ziren: Zabala-Barrenetxea 35-23 Bereau-Urrutia; Mujika-Aduriz 35-3 Karte-Murriondo; eta Bertiz-Saldias 33-35 Etxeberria-Ibai.

Partiduak gaur

Gaur ligaxkako azken bi partiduak jokatuko dira Galarretan, garrantzi gabekoak: Mujika-Aduriz/Etxezabal-Iturzaeta; eta Apezetxea-Lizarralde/Bereau-Urrutia. 18:00etatik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!