Bezeroak hobeto ezagutzeko hitzaldia datorren astelehenean Biterin

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 15a, 02:00

Datorren astelehenerako hitzaldia antolatu du Berriak merkatari eta ostalari elkarteak Biterin. Beatriz Martinez izango da hizlaria eta gaia da Zergatik galtzen dira bezeroak, zerk erakartzen ditu bezeroak. Berriak-en arabera Martinez oso hizlari ona da eta asko daki bezeroarekin izan beharreko arretari buruz. Hitzaldian parte hartu nahi duten merkatari eta ostalariei Berriak-ekin harremanetan jartzeko deia luzatu diete (943-333049). 20:15etan izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!