Alebinen partiduak gaur Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 13a, 02:00

San Joanetako txapelketako partiduak izango dira gaur Tilosetan, alebin mailan, eta jokatu beharreko lau partiduetan igandeko finalistak ezagutuko dira. 17:00etan hasita, partidu hauek jokatuko dira: Goikoetxea-Arizaga/Senper-Urdangarin; Arrieta-Tolosa/Huitzi-Chaves; Larrañaga-Mujika/Goikoetxea-Perez; eta Zulaika-Iradi/ Irene eta Ainhoa Martinez.

Infantilen emaitzak

Larunbatean infantil mailako partiduak jokatu ziren eta hauek izan ziren emaitzak: Del Puerto-Azpiroz 13-20 Kontreras-Manrike; eta Iñarra-Aranburu 20-11 Diaz-Garmendia. Horiek izan ziren ligaxkako azken partiduak eta sailkapenean Iñarra-Aranburu geratu dira hirugarren; laugarren postuarengatik lehian Manrike-Kontreras eta Del Puerto-Azpiroz ariko dira eta finala Ezeiza-Aierbek eta Jorrin-Irazustabarrenak jokatuko dute, lehendik klasifikatuta zeudenak. Partiduak igandean, 17:30etan izango dira Tilosetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!