Maialen Lujanbioren eta Judith Monteroren Ornitorrinkus emanaldia azkenean herenegun egin ahal izan zuten, joan den larunbatean eta igandean eguraldiagatik atzeratu eta gero.
Jende dezente gerturatu zen Leokako labaderora eta emanaldi berezia ikusi zuten; musika garaikideak eta hitzek bide eman zien zenbait gai eta inkietude argitara ateratzeko.
Asteleheneko emanaldia ´ofizialki` egin zuten lehenengoa zen eta Udaleko berdintasun sailak lagundu zuen. Aurrera begira emanaldiak egiteko leku berri bat izan daitekeena ere deskubritu zuten herenegun.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!