‘1936ko udazkena Gipuzkoan. Hernaniko fusilatzeak’ liburua aurkeztuko dute bihar

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 13a, 02:00

Mikel Aizpuru, Urko Apaolaza, Txuso Gomez eta Jon Odriozola dira egileak. 12:00etan izango da aurkezpena Udaletxean.

1936ko udazkena Gipuzkoan. Hernaniko fusilatzeak liburua aurkeztuko dute bihar Udaletxeko ekitaldi aretoan, 12:00etan. Liburuaren zuzendaria Mikel Aizpuru da, eta berarekin Urko Apaolaza, Txuso Gomez eta Jon Odriozola aritu dira lanean. Liburua Hernaniko Udalak, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak, Gipuzkoako Diputazioko Giza Eskubideen Departamenduak eta EHUk argitaratu dute, Hernani 1936-2006 proiektuaren baitan.

Hiru urteko ikerketa

Lana hiru urtez luzatu den ikerketaren emaitza da eta horren bidez Hernanin izan ziren ia 200 fusilatzeak oroitu nahi dira, memoria historikoa eta hildako guztien duintasuna berreskuratzeko asmoz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!