Gijon eta Covadongako irteeran bihartik aurrera eman daiteke izena

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 12a, 02:00

Bihar 17:00etan hasiko da izen ematea Goiz Eguzkin Gijon eta Covadongako lakuak ezagutzeko antolatu duten irteerarako. Irteera uztailaren 6an, ostirala, atera eta 8an, igandean, bueltatzeko da eta bi gauak Villaviciosako hotelean pasako dituzte. Prezioa 145 eurokoa da pertsonako, gela bikoitzean. Zozketa ekainaren 20an Autobuseko lekuen zozketa eta bidaia ordaintzea ekainaren 20an egingo dira, arratsaldeko 17:00etan Goiz Eguzkin. 55 leku bete eta gero, apuntatzen direnak erreserban geratuko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!