Magdalena Altuna Agustindarren komentuko mojak 100 urte bete ditu

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 12a, 02:00

Ekainaren 4an izan zen Kanonigen Komunitateko kidearen urtemuga eta Diputazioko eta Udaleko ordezkariak izan ziren Agustinetan.

Joan den ekainaren 4an Agustindarren komentuan ezohiko ospakizun bat izan zuten: Magdalena Altuna Urkola mojak 100 urte bete zituen. Urtemuga ospatzeko Magdalenak bere familia, Kanonigen komunitatea eta Udaleko eta Diputazioko ordezkariak izan zituen ondoan. Bezperan hasi ziren ospakizunak, eta esker oneko eukaristia egin zuten komentuko elizan. Arratsaldean, Magdalenak senitarteko, lagun eta komentuko kideekin pasa zuen arratsaldea, giro onean. Ekainaren 4an, San Joan Bataiatzaileko Parrokoak emandako Mezarekin hasi zen ospakizuna, 09:00etan, eta 12:00etan Diputazioko eta Udaleko ordezkariek plaka eta beste opari batzuk eman zizkioten Magdalenari. Luntxa ere izan zen. Donostian jaio eta 1939tik Hernanin Magdalena Altuna Urkola Donostian jaio zen 1907 urtean. Majisteritza ikasketak egin zituen eta Arroan irakasle ere aritu zen denbora epe motzean. Horren ondoren, gerra garaiak izan ziren, eta hori pasa eta gero, Magdalena Altuna Hernaniko Kanonigen Komunitatean sartu zen 1939 urtean. 68 urte daramazki, hortaz, Altunak, Hernanin bizitza erlijiosoa egiten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!