Ostirala, larunbata eta igandean jokatu da Euskal Bizikleta eta Hernaniko ordezkaria, Orbea-Oreka taldeko Xabat Otxotorena, ondo moldatu da eta azaldu du bere arpegia aurrekaldean, taldearentzako urteko zitarik garrantzitsuenetakoa denean. Otxotorena egunero saiatu da etapa lehiatzen eta ahalegin horrek Tarteko Helmugetako Saria eman dio. Tolosan bukatu zen ostiraleko etapan, 100 kilometrotik gora egin zituen ihes eginda Jon Brurekin batean eta Beizamako Santa Ageda portua aurretik harrapatu zituzten. Larunbat goizean 10garren egin zuen Abadiñoko helmugan, esprint ona duela erakutsita; eta atzo ere ihes eginda ibili zen, etapako lehen zatian, gero atzera egin bazuen ere. Aurten hiru egun izan ditu Euskal Bizikletak, eta etapa ehiztarientzat oso zail jarri da etapa garaipena. Otxotorena saiatu da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!