‘Ornitorrinkus’ emanaldia gaur izango da Leoka labaderoan, eguraldiak nahi badu

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 11a, 02:00

Ez larunbatean eta ez atzo, eguraldiak ez zuen nahi izan eta Ornitorrinkus emanaldia gaur egitea erabaki dute Judith Montero eta Maialen Lujanbiok, iragarpenek gaurko nahiko eguraldi ona eman baitute. Aire librean egiten diren emanaldiek arrisku hori izaten dute, eguraldiarena, eta horretara egokitu behar izan dute Hernaniko musikari eta bertsolariak. Emanaldia Leoka labaderoan izango da gaur, ilunabarreko 21:30etan. Emanaldiak musika garaikidea eta bertsoa uztartzen ditu, eta ´bakoitzak bere arloan gauzak beste modu batera esateko gogoak` bultza ditu saxofoi jolea eta bertsolaria proiektu berri honetara. Esperimentazio kontzertua abenduan eman zuten Milagrosan eta gaur izango dute lehen emanaldi ofiziala.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!