Urumea ikastolan ere giro onean ospatu zuten ikastola eguna, atzo Gay Murren

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 11a, 02:00

Urumea ikastolako festa izan zen atzo Gay Murren eta irakasle eta gurasoek goiz guztia gora begira pasa bazuten ere, emanaldiak kanpoan egiteko moduan izan ziren. Ikasle ugarik hartu zuten parte egunerako prestatutako emanaldietan, haur hezkuntzakoak lehenik eta lehen hezkuntzakoak ondoren, eta horrelakoetan normala den moduan, guraso ugari bildu zen beren seme-alaben lana ikustera. Goiz guztian zehar emanaldiak eta Potxin eta Patxin pailazoak izan ziren eta ikasleek egindako lanen erakusketa ere bai. Ondorenean, bazkaria izan zuten, ikasleek aurrena eta guraso eta irakasleek ondoren. Goizeko lanak bukatuta, bazkal ondoan ere zertan gozatua izan zuten ikasleek, gaztelu puzgarriak eta karaokea jarri baitzituzten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!