jaiak ofizialki asteazkenean hasiko badira ere, asteburuan izan dira eta badira zenbait ekitaldi Ereñotzun, jaien bueltan. Ostiral gauean mus txapelketa jokatu zen Ur Mia Elkarteak antolatuta. Aurreko urteetan baino bikote gutxiago bildu baziren ere, festa giroa nabaritzen hasteko adina jende bildu zen. Txapeldun Inaxio Ansa eta Arkaitz Santa Krutz izan ziren, finala Patxi Deskarga eta Jone Murugarreni irabazita. Hirugarren, Pello Erroizenea-Mila Zugarramurdi gelditu ziren; eta laugarren, Juan Kruz Portugal-Joxe Antonio Xauxar.
Atzo arratsaldean berriz, futbol partidua izan zen Ereñotzuko futbol zelaian. Ereñotzuko gaztetxoek CD Hernaniko alebinen aurka jokatu zuten eta partidu ona eta parekatua jokatu ondoren, hernaniarrak nagusitu ziren.
Gaurkorako, ohitura bihurtu duten bost mendietako buelta dute egitekoa. Goizeko 8:00etan abiatuta, auzoa inguratzen duten bost mendi zapalduko dituzte: Oindi, Adarra, Agiña, Urdaburu eta Arrondo. 10 ordu inguruko buelta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!