Tratu txarren aurka, tolerantzia zero
Emakumeekiko tratu txarrak maiz ingurukoek eraginak dira, senarrak eta lagunak. Ez da arazo berria, estatistikek, salaketa kopuruak eta dakigunak, sufrimendu anitzen iturburua dela adierazten digu.
Nahiz Berdintasun Legea , diskriminazio positiboak, tratu txarren kontrako legeak martxan jarri eta emakume askok aurrerapen haundiak eman, bizitza pribatu eta publikoaren hainbat alorretan, ezberdintasunak arlo guztietan ematen dira: prekarietate laborala, aski banatzen ez diren etxeko lanak, batez ere emakumeen bizkar dagoen mendekoen (haurrak edo hirugarren adinekoak) arreta... eta tratu txarrak. Hemen ez naiz hasiko adierazten zeintzuk diren arrazoiak, anitzak izan daitezke eta aparteko azterketa mereziko lukete.
Une honetan arreta berezia jarri nahi dut tratu txar horiek pertsona inmigranteak sortzen dituzteneko kasuetan. Larritasuna bera bada ere inmigrantea edo bertakoa izan, ´inmigrante guztien` izena zikintzen da, inmigranteren bat denean, jendarteak baduelako berezko joera bat inmigranteak kriminalizatzekoa, gauzak kasuz kasu aztertu beharrean.
Gure elkarteak, AMHER-SOS Arrazakeriak, hiritar guztien eskubideak defendatzen ditu, hemen bizi diren guztientzat. Gure erronka elkarkidetza da. Onartzea eta kultura, ibilbide edo bizitza egitasmo ezberdin guztien aberastea.
Gure esfortzuari esker eta erakundeen eta jendeartearen inplikazioa bilatuz, pertsona ezberdinen errespetuaren alde eta kaltetuen diren pertsonen elkartasunezko laguntzaren alde lan egiten dugu.
Baina, halaber, argi eta garbi utzi nahi dugu ez dagoela tradiziorik, kulturarik, erlijiorik edo ohiturarik emakumeekiko tratu txarrak justifikatzen dituenik. Tratu txarren aurka gure tolerantzia zero da. Mezu hau zabaldu nahi dugu bertakoekin edo inmigranteekin ditugun harremanetan.
Tratu txarrak pairatzen dituzten emakume orori lagunduko diogu eta borrokatuko gara pertsonen arteko harremanak errespetuzkoak eta elkartasunezkoak izan daitezen.
Horten Baños
AMHER-SOS Arrazakeria
taldearen izenean
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!