Errapia elkarteko kideek erakusketa jarri dute Arbonako ‘Andereseroraenea’ baserrian

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 9a, 02:00

ERRAPIA elkarteko kideek erakusketa jarri dute Arbonako plazan dagoen Andereseroraenea XVII mendeko baserrian. Erakusketan Errapia taldeko Peio Goello, Iker Valle, Pelex, Maider Kalonje, Ainara Azpiazu, Nagore Lozano, Arkaitz Larrañaga, Nerea Urrestarazu, Aitor Ruiz de Egino eta Nagore Legarretaren lanak ikusi daitezke. Erakusketako lan gehienak pintura lanak badira ere, eskultura, argazkia eta egur tailak ere ikusi daitezke. Guztira 40 lan daude. Erakusketa asteazken, ostegun eta ostiraletan dago irekita, arratsaldeko 15:00etatik 19:00etara. Igandetan, goizeko 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldeko 15:00etatik 19:00etara. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!