Hernaniko senior taldea azpitxapeldun geratu zen joan den Arrasateko zazpiko txapelketan, finalean 10-5 galduta Eibarren kontra. Hernani ligaxkako bost partiduak irabazita pasa zen.
Jubenilak bigarren eta
alebinak txapeldun
Jubenilak merituzko bigarren postua lortu du Gipuzkoako txapelketan, Atletiko San Sebastianen atzetik.
Alebinak irabazi egin zuten Zarauzko Hondartza txapelketa, Hazparneren eta Bera-Beraren kontra. Infantilak, berriz, hiru partiduetatik bat irabazita, ezin izan zuen denboraldia Zarautzgo garaipenarekin bukatu.
Errugbi eskolako kideak Arcachongo aquapark-era dijoaz gaur egunpasa, denboraldiari bukaera emateko. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!