Erremontista hernaniarrak ondo Andoaingo San Joan txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 9a, 02:00

Lau erremontista hernaniar afizionatuen Andoaingo San Joan txapelketa jokatzen ari dira: Zabala, Barrenetxea, Apezetxea eta Aduriz. Maiatzaren erdialdean hasi zen txapelketa eta ligaxka jokatzen ari dira ordutik. Apezetxeak, Lizarralde oriotarrarekin, dagoeneko lortu du final aurrekoetarako txartela, hirutik hiru irabazita. Zabala-Barrenetxeak hirutik bi irabazi dituzte eta gaur irabaziz gero final aurrekoan sartuko lirateke ia, eta Mujika-Aduriz bikoteari bi partidu geratzen zaizkio, eta hauek irabaziz gero, pasako dira baita ere. Final aurrekoak ekainaren 16an eta 17an jokatuko dira, joanekoa Galarretan eta bueltakoa Andoainen. Finala, berriz, 23an jokatuko da Andoainen. Gaur goizean partiduak Asteazkenero eta larunbatero jokatu dituzte txapelketako partiduak eta gaur ere izango dira hiru partidu Galarretan, 10:00etan hasita: Mujika-Aduriz/Karte-Murriondo; Etxeberria-Ibai/Bertiz-Saldias; eta Zabala-Barrenetxea/Bereau-Urrutia. Asteazkeneko emaitzak Asteazkenean jokatutako partiduetan hernaniarrek irabazi egin zuten: Zabala-Barrenetxea 35-28 Etxeberria-Azurmendi, eta Mujika-Aduriz 35-15 Zubeldia-Bengoetxea. Joan den larunbatean Zabala-Barrenetxeak 35-32 irabazi zieten Bertiz-Saldiasi. Arratsaldean profesionalen jaialdia Gaur arratsaldean profesionalen lau partidu jokatuko dira, 16:00etatik aurrera Galarretan: Matxin IV-Astibia/Zalakain-Gaztelu; Ezkurra-Badiola/Altuna II-Etxeberria; Altuna I-Eizagirre/Juaristi-Eizagirre; eta Bereziartua-San Miguel/Sarasua-Ion. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!