Miguel Burugain eta Joxe Ugalde Elur Txoriko bolariak Euskadiko txapelketan izango dira gaur, Laudion. 46 izango dira gaurko parte hartzaileak Laudion, Gipuzkoatik, Bizkaitik eta Arabatik hamabosna ordezkari, eta iazko txapelduna automatikoki sailkatua. Burugainek Kronikari esan dionez, ez dabil fisikoki bere onenean, baina han izango da, paper ona egiteko asmoarekin.
Arabar erara
Arabar erara jokatuko da gaurko txapelketa; bola haundiagoarekin botako dute eta amona jo beharko dute derrigorrez brilak bota aurretik. Horrez gain, atzeko pareta jo eta errebotean ere bota ditzakete brilak.
Miguel Burugainen esanetan, modalitate honetan kontrakurpila erabiltzea da onena, beraiek kurpilarekin botako duten arren.
Lasarten, Retegi eta
Makazaga onenak
Joan den astean Lasarten jokatu zen emakumeen, beteranoen, gazteen eta haurren txapelketa. Emakumeetan Aitziber Makazagak irabazi zuen eta bigarren Elur Txoriko Rosa Mari Santos izan zen. Beteranotan M. Retegik irabazi zuen, 47 brilarekin. J. Ugalde 6garren eta J.M. Zelarain 7garren izan ziren, biak 43na brila botata. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!