Elizatxo-Hernani K.E. infantilak Euskadiko txapelketako finalean

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 9a, 02:00

Infantil mailako Elizatxo-Hernani K.E. nesken taldeak Euskadiko txapelketako finala jokatuko du gaur 12:30etan, Getxoko Fadura kiroldegian. Klubetik diotenez ez da batere erraza izango irabaztea, kontuan izanda lehenengo urteko jokalariak direla hernaniarrak. Hondartzako boleibolean Jokalari hernaniarrak hondartzako boleibolean dabiltza buru belarri eta joan den asteburuan 5 talde hernaniarrek Euskadiko kadete txapelketan hartu zuten parte hirugarren postu bat lortuta. Esther Lopez Mallorkara Esther Lopez Hernaniko boleibol jokalari profesionalak Mallorkako C.V. Icaro taldearekin jokatuko du datozen bi urteetan. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!