Hernaniko emakume pelotariak San Juan txapelketako ligaxka jokatzen ari dira maiatzaren bukaeratik eta aste honetan izango dituzte azkeneko partiduak. Infantiletan 6 bikote ari dira eta bi partidu jokatuko dituzte gaur 10:00etan Tilosetan. Oihane Del Puerto-Ainhoa Azpiroz/Itsaso Kontreras-Amaia Manrike A multzoan, eta Maialen Iñarra-Ane Aranburu/Ane Diez-Maialen Garmendia B multzoan. Alebinetan 8 bikotek hartzen dute parte eta asteazkenean jokatuko dira azken partiduak, 17:00etan: Goikoetxea-Arizaga/Senper-Urdangarin, eta Zulaika-Iradi/ Martinez ahizpak. Finalak ekainaren 17an jokatuko dira Tilosetan, 17:30etan.
Maider Huitzi eta Ariane Arrieta Gipuzkoako txapeldun Berriki bukatu den eskolarteko Gipuzkoako txapelketan Maider Huitzi eta Ariane Arrieta Langileko paletariak izan dira irabazleak alebin mailan. Finalean beste bi hernaniarren aurka jokatu zuten, Urumea ikastolako Miren Goikoetxea eta Maider Senperren aurka, eta 20-17 izan zen emaitza. Txapelketan 18 bikotek hartu zuten parte. Argazkian Huitzi eta Arrieta txapelekin eta Goikoetxea eta Senper kopari heltzen. yy