Jose Mari Perez Bustero Donostian bizi den idazle nafarra, Natzako Errotan izan zen herenegun, Los nuevos vascones liburu berria aurkezten. Aurkezpenean Perezek euskaldunen eta etorkinen arteko harremanak aztertu zituen, 50garren hamarkadatik orain arte, bere eleberrian esandakoa zabalduaz. Hernani herria oso gustoko duela adierazi zuen eta Euskal Herria ezagutzeko atea izan zela beretzat. Aurkezpen bukaeran, joandako batzuk bere bizipenak kontatu zituzten Hernanira etorkinak etorri zireneko garaiaz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!