San Joan aurrean izaten da Axeri Bila herri lasterketa eta aurtengoa ere prest dago. Ekainaren 16an egingo da, larunbatarekin eta izen ematea zabalik dago ekainaren 15era arte: www.herrikrossa.com helbidean; eta Hernanin Mitxel, Izaskun eta Axeri dendetan eta Kitto tabernan. Horrez gain, egunean bertan ere izena emateko aukera izango da irteeran bertan. Irteera goizeko 18:30etan izango da.
Bederatzi kilometro
Edizio adina kilometro izango ditu aurtengo probak, bederatzi. Urteroko ibilbideari bi buelta eman beharko dizkiote lasterkariek: Urbieta kaletik irten, Elkano kalean gora Larramendira, Lizeaga kaletik jaitsi, Atzietan barrena Floridara jaitsi eta Sagastialden barrena berriz ere Urbieta kalera.
Gazteak aurretik
Aurten ere benjamin, alebin, infantil eta kadete mailako probak ere izango dira, proba nagusiaren aurretik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!