Ornitorrinkus emanaldia Leoka labaderoan, musika garaikidea eta bertsoa alkar hartuta

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 8a, 02:00

JUDITH Montero saxofoi joleak eta Maialen Lujanbio bertsolariak osatzen dute Ornitorrinkus taldea eta beren bigarren kontzertua emango dute bihar Leoka labaderoan, gaueko 22:30etan (euria ariko balu igandean 21:30etan izango litzateke). Lehen kontzertua Milagrosan eman zuten abenduan, Bertso Lataren barruan, baina orduko hura lehen froga bat izan zen eta biharkoa izango da Ornitorrinkus lehen saioa. ´Lan bidearen abiapuntua, norbere alorrean arakatzea eta esperimentatzea da, eta ondoren elkar-trukea eta elkar-eragina. Helburua, berriz, zenbait gai eta ikuspuntu argitara ematea, eta horretarako espresio forma propio bat bilatzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!