San Joan iragarpen kontzerturako prest Hernaniko 250 musikari eta abeslari

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 8a, 02:00

San Joanak iragartzeko XIVgarren kontzertua izango da aurten, ekainaren 16an, iluntzeko 22:30etan, Plazan. Idoia Noble eta Jon Odriozolak aurkeztuko duten emanaldian 11 kanta eskainiko dituzte herriko musikari, abeslari, abesbatza, dantzari eta taldeek, zuzendarien gidaritzapean. Amaia Sasiain, Maribel Insausti, Garbiñe Orbegozo, Patxi Apezetxea eta Zipri Otxandorena ariko dira zuzendari lanetan eta zuzendari artistikoa Ruth Martin izango da.

Eguraldiaren menpe
Preludioak eta eguraldiak beti ez dute ezkontza ona egin izan eta aurten ere horrek baldintzatuko du hein haundi batean kontzertuaren arrakasta. Plazan aire librean izateak xarma eta izaera berezia eman dizkio preludio kontzertuari hamalau urte hauetan, baina antolatzaileak gora begira egon beharra ere badakarki. Preludio txikia eguerdian Larunbatean, eguerdiko 13:00etan, preludio txikia izango da Musika Eskolako ikasle, ikastetxeetako ikasle, Doinu Zale, Bertso Eskola, Ttarla eta Kantuz musika eskolako ikasleekin. Aurten ere oholtza bete musikari eta abeslari gazte izango da.

Egitaraua
WE ARE THE CHAMPIONS
Musika banda eta abesbatzak
Zuzendaria: Zipri Otxandorena
EL TILO
Txistulariak, metal boskotea eta dantzariak. Zuzendaria: Patxi Apezetxea 
AITORMENA
Akordeoi taldea, pianoa eta abesbatzak
Zuzendaria: Amaia Sasiain.
POZALDI
Banda eta txistulariak
Zuzendaria: Zipri Otxandorena
VOLVER A LA MONTAÑA
Musika banda, pianoa eta dantzariak
Zuzendaria: Zipri Otxandorena
DIANA
Musika banda eta Sta Barbarako danborrada.
SANTA BARBARA ELKARTEARI ESKAINITAKO KANTUA
Banda, txistulariak, akordeoi taldea eta abesbatzak Zuz: Garbiñe Orbegozo.
LIBERALEN MARTXA edo 2 DE JUNIO
Musika banda eta Santa Barbara elkarteko danborrada.
OLESKARI ZARRA (Zortzikoa)
Banda, txistulariak, akordeoi taldea, abesbatzak eta dantzariak Zuz: Maribel Insausti.
MENDIRIK MENDI
Musika banda, txistulariak, akordeoi taldea eta abesbatzak Zuz: Patxi Apezetxea.
SAN JOAN ZORTZIKOA
Musika banda, txistulariak, akordeoi taldea, txalapartariak, abesbatzak eta dantzariak Zuzendaria: Zipri Otxandorena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!