Ezkurra eta Aizpuru Zeberio II-Etxeberria III bikote gogorraren aurka

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 7a, 02:00

Partidu ederra izango da gaur Galarretako estelarrean, arratsaldeko 16:00etan. Koteto Ezkurrak koadroko jokalari zaharrena izango du lagun, Pello Aizpuru urrestildarra (43 urte). Aurrean, bikote oso gogorra izango dute: Zeberio II-Etxeberria III. Aizpuruk aurkari jotzaileei ondo erantzutea izango da gakoa; asmatzen badu Ezkurrak aukerak izango ditu erritmoa jartzeko. Beste partiduak: Zalakain-Gaztelu/Larrea-Olazar, Bitoria-Lizaso/Altuna II-Iriarte, eta Uterga-A. Lekunberri/Matxin III-Auzmendi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!