Aurreko asteburuan jokatu dira atletismoko Gipuzkoako txapelketako finalak Zumarragan eta Santo Tomas Lizeoaren izenean parte hartu duen Jasone Sertutxa Zelarain 11 urteko hernaniarra izan da txapeldun 60 metroko proban, alebin mailan. Finalean egindako denbora 8,57 izan zen eta aldea atera zien beste 7 finalistei. Finalerako bidean, kanporaketak Hondarribin jokatu ziren eta bertan ere Jasone bera gelditu zen aurrena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!