Belkarako kideen lanak ikusgai izan dira Karabelen hiru egunez

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 7a, 02:00

Karabelgo emakumeek Belkara auzo elkarteak antolatutako ikastaroetan egindako lanak ikusgai izan dira atzo arte elkarteko biltokian, Karabelen. Erakusketan margoarekin, keramikarekin, oihalarekin, egurrarekin, beirarekin eta beste gai batzuekin egindako lanak izan dira, hiru egunez, txukun-txukun jarrita. Karabel auzoko 25 bat emakumek azken urteetan egin dituzte lan guztiak; horietako batzuk sortu egin dituzte eta beste kasu batzuetan, errestauratu egin dituzte etxean aurkitutako altzairuak. Auzokideak izan dira ikastaroetako irakasleak eta ikasleak, batzuk besteei dakitena erakutsita.

´Denbora probetxuzko zerbait egiten pasa dugu`
Lanen egileak pozik azaldu dira egindako lanarekin, biltokia beren eskuekin apainduta oso ondo geratu zaielako. Azpimarratu dute probetxuzko lanak egin dituztela: ´ni haurrentzako jantziak egin eta egin nabil nire errainarentzat. Mahuka ederra dauka nirekin` zioen egileetako batek. Egileak ikastaroetan aritzeko arrazoia ´denbora zerbait egiten okupatzea` dela zioten eta keja ziren auzoko gizonekin: ´ez da bat ere apuntatu`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!