Datorren igandean, ekainak 10, Naziotasun Eguna izango da eta Hernaniko Bai Euskal Herriari ekimenak zenbait ekitaldi antolatu ditu herrirako. Eguerdiko 12:00etan hasita trikipoteoa izango da Hernaniko 7 tabernetan (Euskal Herriko 7 lurraldeak irudikatzeko).
Tabernak dekoratu
Trikipoteoa geldituko den taberna bakoitzean Euskal Herriko lurralde bakoitzari buruzko 4 mural jarriko dituzte, datu soziolinguistikoak, egoera sozialak eta historia biltzen dituztela. Ondorenean, ekitaldia izango da Gudarien plazan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!