La Cumbreko bizilagunak bidea garbitzeko geratu dira larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 7a, 02:00

La Cumbreko bizilagunak datorren larunbatean gelditu dira, beren etxeetara dijoan bidea garbitu eta konpontzeko. Izan ere, bidea ´negargarri` dago eta Kronikari esan diotenez, ´mantenimendua bizilagunek egin dugu, berez Udalaren lana den arren`. Bizilagunak bide berriaren zain daude aspaldi eta esan dutenez, lehen zatia egina dago, baina bigarren zatia hasi gabe dago ´eta lehengo zaharra pusketaka erortzen ari da`.

Larunbatean lana eta festa
Urteak dira La Cumbreko bizilagunek ´beste erremediorik ez` eta bidearen mantenimendua berek eramaten dutela. Preludio aurreko larunbatean gelditzen dira auzo lanerako eta ondorenean festa egiten dute. Etzi larunbata, 08:30etan egin dute lanerako zita eta ondorenean izango dute festa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!