Hip-hop eguna larunbatean, abeslari gazteen, scratch, graffiti eta break dantzarien eguna

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 7a, 02:00

Datorren larunbatean izango da Hernanin Hip-hop egunaren 3garren edizioa, goiz eta arratsalde. 80garren hamarkadan AEBetako auzo txiroetan sortutako mugimendu honek geroz eta jarraitzaile gehiago ditu eta larunbatean mugimendu honen alderdi desberdinak Hernanin ikusi eta probatzeko aukera izango da: rap musika (Scratch teknikak lagunduta), break dantza eta graffitiak.

Egitaraua
Festa goiz eta arratsalde izango da. Goizeko 11:00etatik 14:00etara graffiti, scratch eta DJ eta Break dance tailerrak izango dira, animatzen den jendearentzat. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera berriz jaialdia hasiko da: Dz-ren musika, scratch erakustaldia, ekitaldiaren aurkezpena, abeslarien tartea, eta Aritz Sound Systemen musikarekin dantza erakustaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!