Mendiriz Mendik irteera antolatu du Aizkorri mendira iganderako. Otzaurtetik aterako dira eta Aizkorrira igo ondoren Arantzazura jaitsiko dira. Goizeko 08:00etan aterako dira Atsegindegitik eta 7 orduko ibilbidea iragarri dute. Izena emateko elkarteko bulegotik pasa behar da ekainaren 7aren aurretik, 20:00etatik 21:00etara. 11 euro balio du irteerak bazkideentzat eta 14 bazkide ez direnentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!