‘Beste amodioak...beste garaiak’ transexualitateari buruzko dokumentala gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 4a, 02:00

aniztasuna sexuala eta transexualitatearen gaiaren inguruan Beste amodioak... beste garaiak ekimena jarri dute martxan Garaipen, emakume inmigranteen elkarteak, eta MEDEAK eta EHGAM elkarteek. Ekainaren 28an, lesbiana, gay, transexual, eta bisexualen askapenerako nazioarteko eguna da , eta egun hori aitzaki hartuta zenbait ekimen antolatu dituzte, gai horren inguruan, askatasun sexualaren inguruan, gogoeta egiteko. Lehendabiziko ekimena gaur izango da Hernanin, bertan El Camino de Moises dokumentala proiektatuko dute. Horrez gain, Moisesekin mahaingurua egingo dute, dokumentalaren protagonistan denarekin eta Grup de Transsexuals Masculins de Barcelona-ko kidea ere badenarekin. Ekimena hau antolatzen aritu dira baita ere Berdintasun Saila eta Herne neska taldea. Adierazi dutenez, gaurko proiekzioan Aimar Elosegi Ansa izango dute gogoan. Dokumentalean Moisesen istorioa kontatzen da, bere identitatea nola berreraiki zuen eta bere gorputzaren eta sexualitatearen mugak nola desegin zituen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!