HERNANI Iruditan liburuak, Noticias de Gipuzkoa egunkariak erritarren argazkiekin osatutakoa, arrakasta izan du Hernanin. Aurreneko edizioko 500 aleak bukatu dira eta egunkariko arduradunek azaldutakoaren arabera, jende ugari geratu da libururik gabe: ´Herritarren dei pilla bat jaso ditugu libururik gabe geratu direla eta eskuratu nahi luketela esanez` azaldu dute. Hori dela eta liburua berriro ere argitaratzea erabaki dute eta 500 ale aterako dira, bigarren edizio honetan ere.
‘Hernani Iruditan’ liburua nola eskuratu
Liburura eskuratzeko Noticias de Gipuzkoa egunkaria erosi behar da, ezin da inongo librutegitan erosi. Lehenik eta behin herriko egunkariak saltzen dituzten tokietan kartilla bat erosi behar da. Kartilla ekainaren 7tik aurrera izango da eskura. Ondoren ekainaren 11tik ekainaren 30erako egunkariak erosi behar dira eta bertan dauden barra kodigoak moztu, 20 guztira, eta kartilla horretan pegatu behar dira. Kartilla dendan entregatu eta liburua ere bertan jaso behar da.