URTERO bezala, San Joan aurretik Azeri Bila froga izango da aurten ere, ekainaren 16an. Benjaminetatik hasi eta helduetara iritsi arte, adin guztietako herritarrek hartu ahal izango dute parte. Kategoria bakoitzari neurriko ibilbidea jarri diote. Helduen mailako ibilbideak 4, 5 kilometro izango ditu Urbieta kalean hasi eta bukatuko da. Izena ematea Hernaniko Mitxel, Izaskun Kirolak, Axeri Kirolak eta Kitto tabernan; Urbil eta Garberako Forumen; eta Donostiako Apalategi Kirolak eta Laister Kirolaken egin behar da, eta 4 euro balio du. Egunean bertan izen emateak 6 euro balio du. Froga 18.30etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!