Hernanik igoera faseko aurreneko partidua jokatuko du gaur, Artxandan

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 3a, 02:00

Gorengo Mailan Hernanik zita garrantzitsua du gaur, igoera faseko aurreneko partidua jokatuko baitu Morazaren kontra, Artxandan, goizeko 11:30etan. Igoera fase honetan dagoen hirugarren taldea Aurrera Vitoria da eta hiru partidutara jokatuko da fase hau. Igoera fasea irabazten duen taldea ez da automatikoki hirugarren mailara igoko, beste hainbat karanbolaren menpe ere badago 3 mailara igotzea. Hala ere bidea errazteko, Hernanik dena eman beharko du fase honetan. Autobusa ere antolatu dute, debalde, gaurko partidura joateko eta goizeko 09:00etan aterako da Atsegindegitik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!