Gipuzkoako Foru Aldundiak sagardo txapelketa antolatzen du parte hartu nahi duten herrialdeko sagardotegien artean eta finalerako sailkatu da Hernaniko Altzueta sagardotegia, Adunako Zabala, Astigarragako Mendizabal eta Irigoien, Irungo Ola eta goierriko Begiristainekin batean. Txapelketa berezia izaten da Diputazioak antolatua: parte hartu nahi duen sagardotegiak etxeko hiru kupel aukeratu behar ditu eta zozketaz bat aukeratu eta antolatzaileek berek botilaratzen dute. Guztira Gipuzkoako 30 sagardotegik eman du izena aurtengo txapelketan (analitikak 7 kanpoan utzi ditu) eta horietatik sei onenak bereizi dituzte. Finala ekainaren 9an izango da Donostiako Union Artesana elkartean. Lehen ere sariketa honetan goian ibilia da Altzueta, 2004an 2garren postu lortu baitzuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!