ASTEBURUAN irekiko da ur parkea. Joan den asteburuan ere ireki zuten, baina ez zen mugimendu haundirik izan, eguraldi kaxkarragatik. Asteburuan goiz eta arratsaldeko ordutegian irekiko dute, hau da 10:00etatik 20:00etara. Astean zehar, ekainaren 22ra arte, arratsaldez irekiko dute, 15:00etatik 20:00etara. Ekainaren 22tik aurrera, egunero goiz eta arratsalde irekiko dute ur parkea.
3 putzu, kafetegi, dutxak, takilak eta mahaiak
Ur parkean, joan den urtean bezala, hiru putzu erabili ahal izango dira. Putzu bat haur txikiek erabiltzeko modukoa da. Beste putzu batean txirrista eta toboganak daude. Eta hirugarren putzuan, haundienean, ur jauziak eta yakuzia daude. Horrez gain, etzanda egoteko belazea ere badago. Aurtengo nobedadea da kafetegi zerbitzua martxan dagoela. Bertako langileek azaldutakoaren arabera, kafeak, infusioak, alkoholdun edariak, freskagarriak, zumoak, eta abar izango dira edateko. Jatekoak ere izango da: pizzak, pintxoak, bokatak, txutxe-ak, helatuak, eta abar. Norberak emandako janaria ere eraman daiteke ur parkera eta bazkaltzeko mahaiak ere baude. Takilak eta dutxak ere erabiltzeko daude.
ABONUAK
Kiroldegiko abonatuentzat
18 urtetik beherakoa ................. 26 euro
18 urtetik gorakoa ................... 40 euro
Familiarra ............................... 60 euro
Kiroldegiko abonatuak ez direnentzat
18 urtetik beherakoa ................. 49 euro
18 urtetik gorakoa ................... 79 euro
Familiarra .............................. 120 euro
EGUNEKO SARRERA
Kiroldegiko abonatua izan edo ez izan
3 urtetik beherakoa.................... 2,10 euro
18 urtetik beherakoa ................... 4,20 euro
18 urtetik gorakoa ...................... 6,20 euro
ORDUTEGIA
Ekainaren 22 arte:
Astez 15:00-20:00/asteburuetan 10:00-20:00
Ekainaren 22-irailak 17
Egunero 10:00-20:00