Jakina da Hernanik ez duela bere eskuan hirugarren mailara igotzea. Bere play off-a irabazi ondoren ere, Euskadiko hirugarren mailako bi talde 2. B-ra igotzea behar du Hernanik igo ahal izateko. Igotzeko aukerak dituzten hirugarren mailako lau taldeetatik, inork ere ez du irabazi asteburu honetan: Beasain 2- Reus 2; Portugalete 0- Don Benito 0; Negreira 1- Amorebieta 0; eta Fuerteventura 2- Zalla 1. Datorren asteburuko itzuliko partiduetan buelta eman beharko diote kanporaketari, kanporaketa zuzena baita eta ez play-offa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!