JON Zabala eta Endika Barrenetxea hernaniarrek Galarretan jokatuko dute gaur goizean, Oraune txapelketaren barruan. Bi erremontista afizionatuek Doneztebeko Bertiz eta Saldiasen kontra jokatuko dute eta beste bi partidu ere izango dira: Etxeberria-Ibai (Azpeitia)/Bereau-Urrutia (Doneztebe), eta Oiartzabal-Bereziartua (Azpeitia)/Karte-Murriondo (Labrit). Joan den asteazkenean Zabala-Barrenetxeak 23-35 galdu zuten Apezetxea-Lizarralderen kontra.
Ezkurra eta Zeberio II aurrez aurre arratsaldean
Arratsaldean Galarretan, profesionaletako lau partidu jokatuko dira eta Ezkurra eta Zeberio II aurrez aurre izango dira estelarrean; doneztebarrak Iriarte izango du atzelari eta saldiastarrak Lizaso. Beste hiru partidu ere jokatuko dira: Zulaika-Zubizarreta/Ibarzabal-Etxezabal; Altuna II-Aizpuru/Juaristi-Etxeberria III; eta Bereziartua-Eizmendi/Sarasua-Badiola. 16:00etan hasita.