San Joanetako hiru asteren faltan egitarauari azken ikutuak besterik ez zaizkio falta

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 3a, 02:00

HIRU aste falta dira San Joanetarako, eta egitaraua bukatzeko azken ikutuak besterik ez dira falta. San Joanek bost egun izango dituzte, larunbatetik asteazkenera, beraz, fuerte hasiko dira jaiak lehendabiziko egunetik.

Xalaparta eta Elur Txori elkarteak omenduko dituzte aurten
Urtero omentzen dute herriko elkarteren bat San Joanetan, eta aurten Elur Txori eta Xalaparta elkarteak aukeratu dituzte. Elur Txori elkarteak 50 urte betetzen ditu aurten, sortu zenetik; eta Xalaparta elkarteak 25. Beraz bi elkarteetako ordezkariak izango dira San Joan jaiei hasiera eta bukaera ematen arduradunak. Bi elkarteak sortu zirenetik San Joanetan parte hartu izan dute. Elur Txorik San Joanetako herri kirol jaialdia eta bertso saioa antolatzen ditu urtero; eta Xalapartak aurten 41 urte beteko dituen bere txarangarekin San Joan egunean herriko kaleak girotuko izan ditu. Aurten, gainera, garai batean erabiltzen zuten traje berarekin aterako dira.

San Joan bezpera eta Axeri dantza, festetako ezinbesteko osagaiak
Aurten ere San Joan bezperako ekitaldiak eta Axeri dantza izango dira San Joan jaiei magia puntua emango dietenak. San Joan bezperan, suaren inguruan dantzatzen den aurresku herrikoia, San Joan Kantaita eta Akelarrea izango dira arratsalde- iluntze aldera. Aurretik, urtero bezala haurrek, jantzi dotorez apainduta, aurreskua dantzatuko dute. San Joanetako aurreneko Axeri Dantza astelehenean izango da eta asteazkenera arte egunero izango da, guztira hiru.

San Joan aurrea girotzeko ekitaldiak
San Joan jai aurreko egunak ere ekitaldiz beteta datoz. Ekainaren 16an, larunbatean, San Joanak iragartzeko Preludioa izango da, gaueko 22:30etan, Plazan. Bertan herriko musikari eta abesbatzak bilduko dira beren onena emateko. Preludio Txikia 13:00etan izango da. Azeri Bila Lasterketa ere egun berean izango da, aurtengoa 9garrena. Arratsaldeko 17:30etan, Urbieta kaletik aterata. Ekainaren 17an, igandean, Gerardo Plazaren omenezko xake jardunaldia izango da. Gerardo Plaza herriko xakearen bultzatzailea, iaz hil zen eta bere omenez aurreneko memoriala egingo da egun honetan. Asmoa da xake tablak kalera atera eta jendea parte hartzera animatzea. Atleta Osoaren froga, palankarien froga eta gimnasia erritmiko erakustaldia ere izango dira egun horretan. Ekainaren 19an, asteartean, azken urteetan egin ohi den udako solstizioari ongi etorri berezia egingo diote Chillida Leku museoan, gaueko 21:00etatik aurrera. Ostiralean, ekainaren 22an aldiz, boxeo konbateak izango dira kiroldegian jarriko den ring-ean.

Ekainak 23, larunbata
09:00: Erakus txakur San Joan Sari Nagusia.
09:00:  Marrazki lehiaketa.Tilosetan.
11:00: Plater tiro txapelketa.
11:45: Elur Txori eta Xalaparta elkarteei
omenaldia, Plazan.
12:00: Jaien hasiera. 
12:00 Urumea ikastolako
txarangaren irteera.
17:00: Haur aurreskua.
17:00 Haurren karabina tiro txapelketa. I. Miguel Ollo Memoriala. Txantxangorrin.
18:00: San Joan Erronda. 
18:30: Akelarrearen irteera.
19:00: Kantuz eta Ozenki
abesbatzen kontzertua, Zapa kalean.
20:00: Salvea. 
20:30: Musika Bandak ‘San Joan Martxa’ joko du herriko kaleetan.
21:30 Aurresku herrikoia.
23:00: DJak Motolotoff Irratiko txosnan.
23:00: Danborrada, Santa Barbara elkartean. 
23:00: Rock kontzertua, Tilosetan.
23:00: Abiba diskojaia, Atsegindegin.
01:00: Urumea txarangaren irteera.
Ekainak 24, igandea
09:00: Diana. 
09:00: Arrantza txapelketa. XVI Juan Antonio Esteban memoriala.
11:00: Meza nagusia. 
11:30: Haurren danborrada.
12:00: Txistulari Banda, Plazan.
13:15: Musika Bandaren kontzertua, Plazan.
17:30: Poxpolo, Mokolo
eta konpainiaren emanaldia, Atsegindegin.
18:00: Dantza txapelketa, Plazan. 
19:00: Kultur arteko musika emanaldia, Tilosetan.
22:45: Su artifizialak. 
23:00: DJak Molotoff Irratiko txosnan.
23:00: Lisker taldearekin
berbena, Atsegindegin. 
23:00: Xalaparta
txarangaren irteera.
23:30: Zezen suzkoa, Zinkoenean.
00:00: Kalejira eta euskal dantzak,
Plaza Berrin.
Ekainak 25, astelehena
07:00: Diana. 
07:30: Sokamuturra
09:00: Azeri dantza.
10:00: Bola tiraldia, Floridan.
10:00-14:00: Haur parkea eta trena, Atsegindegin.
11:00: Betiola Elizatxo txarangaren irteera.
11:30: Meza Elorrabin.
12:00: Erraldoi eta buruhaundien konpartsa.
14:00: Bazkari herrikoia.
17:30: Haurrentzako
zezenak, Latsunben.
18:30: Haurrentzat zinta
lasterketa, Latsunben.
18:30: Rio Samba Show-en emanaldia.
19:00: Betikoak txarangaren irteera. 
19:30: Jalisco hirukotearen emanaldia, Atsegindegin.
23:00: Punk gaua. Nazka eta DJ Nokono Molotoffeko txosnan.
23:00: Gaubela-rekin berbena, Tilosetan. 
23:00: Aiko-rekin erromeria, Plaza Berrin.
00:00: Incansables txarangaren irteera.
Ekainak 26, asteartea
07:00: Diana. 
07:30: Sokamuturra
09:00: Azeri dantza.
10:30: Herri jolasak,
Goiz Eguzkin.
11:00: Santa Barbara
txarangaren irteera.
11:30: ‘Kukubel’ emanaldia,
Atsegindegin.
12:00: Erraldoi eta
buruhaundien konpartsa.
17:30: Haurrentzako zezen
txikiak, Latsunben.
18:00: Ttarla dantza
taldearen emanaldia, Plazan.
18:30: Gazteentzat arku tiroa, Latsunben.
19:00: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Xabier Silveira, Unai Agirre eta   Unai Muñoa bertsolariak, Plazan.
23:00: Molotoffeko
txosnan, DJak.
23:00: Patxi Perez eta bere
taldea, Plaza Berrin.  
24:00: Nekaezinak txarangaren irteera.
Ekainak 27, asteazkena
07:00: Diana. 
07:30: Sokamuturra
09:00 Azeri dantza.
11:00: Gazteentzako parkea, Atsegindegin.
11:00: Beti Egarriak txarangaren irteera.
12:00: Marrazki lehiaketako sari banaketa,
Urumea ikastolan.
12:00: Urrezko aizkolari
txapeldunen ligako kanporaketa eta herri kirol erakustaldia, Tilosetan.
16:00: Apar jaia, Biterin.
17:30: Zezenak haurrentzat, Latsunben.
18:00: Pelota partiduak,
kiroldegian.
18:00: Gaztetxoentzat
parkea, Atsegindegin.
18:30: San Joan konpartsa.
23:00: Molotoff irratiko
txosnan DJak.  
23:45: Jaien amaierako ekitaldia.
00:00: ElurTxori eta Xalaparta elkarteek bandera jaitsiko dute. Ondoren, Incansables txaranga aterako da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!