LANGILE ikastolako eguna izan zen atzo. Goizetik, Kantuz musika eskolako 5garren mailako ikasleen emanaldia izan zen eta ondoren Langile Ikastolaren eraikinetan barrena ibilaldia egin zuten: Tilosetatik, Bidebietara, Meabera gero eta azkenik Laubidieta eta Santa Barbarara. Azken honetan hamaiketakoa egin ondoren, 900 bat pertsona bazkaltzeko elkartu ziren Atsegindegin.
Ondoren, puzgarri, joko, txaranga eta tailerrek girotu zuten arratsaldea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!