Hernaniarrak Arrasaten eta Ordizian sakabanatuta jokatuko dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 2a, 02:00

Hernaniko errugbi jokalariak Arrasate eta Ordizian sakabanatuta izango dira gaur. Gehienak Arrasateko zazpikoa jokatuko dute Hernanirekin arratsaldean, baina zortzi (Axier Insausti, Mikel Orbegozo, Gorka Sarasola, Javier Seco Boli, Xabier Pernas, Arkaitz Otegi, Oier Garmendia eta Manex Casado) Euskadiko selekzioarekin Ordiziaren kontra ariko dira lagun artekoan, Altamirako zelai berriaren inaugurazioan. Aritz Mitxelena, Jon Apaolaza eta Arkaitz Otaño ere hautatuak izan dira, baina min hartuta daude. 20:30etan hasiko da partidua. Arrasaten errugbia arratsalde osoan zehar Hernanik Arrasateko zazpiko txapelketa jokatuko du, 15:00etatik aurrera. 10etik gora taldek hartuko dute parte eta zazpi jokalariko taldeekin ariko dira, partidu bakoitza zazpi minutuko bi zatitan. kanporaketak zelai erdian jokatuko dituzte, baina finala (19:00ak aldera) zelai osoan jokatu ohi dute.

Landaren jubenilak goizean
Landaren jubenilak Atletiko San Sebastianen aurka jokatuko du gaur goizean, Gipuzkoako ligako partidua. 10:30etan izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!