Bergaran eta San Joanetan Akelarrean parte hartzeko izen ematea Garinen

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 1a, 02:00

Akelarre taldeak emanaldia izango du urteroko moduan San Joan jaietan, eta horrez gain Bergaran ere bai aurten, ekainaren 16an. Bietarako izen emateko lista Garin tabernan dago, Gazte Asanbladako kideek jakin arazi dutenez. Bergararako ekainak 10 arte dago izen emateko epea zabalik eta San Joanetako ekainaren 17ra arte. Horrez gain, entsaio orokorra ere izango da, ekainaren 9an, 12:00etan, Atsegindegin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!