Arnaitz Lasarte eta Hernaniko taldea gaur Eskolarteko finalean

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 1a, 02:00

Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da gaur Bergaran, arratsaldeko 16:00etatik aurrera eta Hernaniko bertsolari gazteak bertan izango dira, bai txikien mailan, nahiz haundien mailan. Txikien mailan, 14 urtera artekoetan, Hernaniko taldea sailkatu da gaurko finalera. Eñaut Martikorena, Eli Pagola, Aingeru Otxotorena eta Jon Iturbe ariko dira Urretxuko 2 talde, eta Asteasuko taldearekin lehian.

Arnaitz Lasarte haunditan
Hamalau urtetik gorakoen mailan Arnaitz Lasarte izango da finaleko hernaniarren ordezkaria eta berekin batean finalera sailkatutako 7 lagunak izango ditu arerio: Hodei Hiruretagoiena zarauztarra, Aritz Garin billabonarra, Maitane Belarde zumaiarra, Nekane Zinkunegi eta Eneritz Arzallus errezildarrak, Mikel Olaizola elgoibartarra eta Ane Labaka lasartearra. Arnaitz Lasarte beraren hitzetan, Hiruretagoiena eta Belarde izan litezke faborito. Baina kontuz ereñotzuarra sorpresa emateko moduan dijoa eta!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!