Udaleko alkatetza erabakitzeko inbestidura saioa ekainaren 16an egingo da

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 1a, 02:00

EKAINAREN 16an egingo da Hernaniko alkatea erabakiko duen inbestidura saioa, Udaletxeko pleno aretoan. Botoek erabaki dituzten zinegotziek beren kargua hartu beharko dute eta zinegotzi zaharrenak eta gazteenak zuzendu beharko dute inbestidura saioa, legeak hala eskatzen baitu. Zinegotzi bakoitzak derizkion Alkategaiaren aldeko botoa emango du, eta horretarako sei hautagai izango dira, ordezkaritza lortu duten sei zerrendetako buruak. Botoa sekretua izaten da eta hautagairen batek gehiengo osorik baduen ikusiko da, alegia, inongo alderdiko zerrenda buruak 9 zinegotziren babesik ba ote duen. Gehiengo osorik ez balego, botorik gehien duen zerrendako burua izango da alkate. Alkate berriak plenoan bertan hartu beharko du bere kargua. Gobernu taldearen eraketa Alkatetza hartzen duen alderdiak izango du Gobernu taldea eratzeko ardura eta berak zehaztu beharko ditu legealdian izango diren batzordeak, (oraingoak mantendu litezke edo aldatu), batzorde buruak, pleno eta batzordeen egunak eta orduak eta abar. Horretarako hilabete inguruko epea izaten da inbestidura egunetik, eta Pleno batean berretsi beharko dira hartutako erabaki hauek guztiak.

Hamazazpi zinegotzi
Hernaniko Udalak 17 zinegotzi ditu eta botoen arabera hauek dira kargua hartzera deituta daudenak:

EAE-ANV (8 zinegotzi):
Marian Beitialarrangoitia, Juan Ignacio Arrieta, Idurre Lukas, Juankar Plazaola, Izaskun Txintxurreta, Izaskun Ezeiza, Unai Erroitzenea eta Usoa Barrutiabengoa.
PSE-EE (3 zinegotzi): Jose Ramon Chica, Jose Perez eta Estefania Morcillo.
EAJ-PNV (2 zinegotzi): Andoni Amonarraiz eta Jose Antonio Costa.
EA (2 zinegotzi): Iñaki Arratibel eta Iñaki Barrio.
EB-Aralar (zinegotzi 1): Beatriz Fernandino.
PP (zinegotzi 1): Mª Luz Anglada.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!