Isabel Reyes-ek brontzezko domina Gipuzkoako txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 2a, 02:00

Isabel Reyes CD Hernaniko atleta kubatarrak brontzezko domina lortu zuen joan den asteburuan Anoetako pistan jokatutako Gipuzkoako txapelketan, mailu jaurtiketan. Txapelketa absolutoa zen, hau da, jubenilak, seniorrak eta beteranoak elkarrekin hartu zuten parte. Atleta kubatarra Euskadiko txapeldun geratu zen maiatz hasieran Durangon, eta beteranoen Gipuzkoako txapelketan zilarrezko bi domina ere lortu zituen, mailu eta pisu jaurtiketetan. Ekain bukaeran Espainiako txapelketan parte hartzeko prestatzen ari da orain Reyes.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!