Saiheski eta saltxitxa erreak euripean ere oso onak

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 3a, 02:00

BERRIAK merkatari eta ostalarien elkarteak antolatuta, Haragi eguna izan zen atzo, Plazan. Eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere, Hernaniko harategietako saiheski eta saltxitxa errearen usaina euriari gailendu zitzaion. Plazan jarritako parrillek nahiko lan egin behar izan zuten hurbildu zen jendearen apetitua asetzeko. Izan ere, eguraldiaren erruz, Plaza jendez bete ez bazen ere, nahiko jende gerturatu zen mokadutxo bat egitera eta sagardoa eta ardoa edatera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!