Transexualitateari buruzko emanaldia astelehenean

Kronika - Erredakzioa 2007ko eka. 1a, 02:00

Transexualitateari buruzko Beste Amodioak... Beste Garaiak... emanaldien lehen edizioa izango da datorren astetik aurrera Donosti eta inguruetako herritan, eta Hernanin astelehenean dokumental emanaldia eta hitzaldia izango dira, arratsaldeko 19:30etan, Sandiusterrin. El Camino de Moises dokumentala izango da eta ondorenean, Moises berak emango du hitzaldia, Grup de Transsexuals Masculins de Barcelona taldeko kideak eta dokumentaleko protagonistak. Aimar Elosegi Ansaren omenezko emanaldia ere izango da astelehenekoa ´eta bere oroimena bertan izango da`.


Identitatea berreraiki
El Camino de Moises
pelikulak identitate baten berreraikitzea kontatzen du, gorputzaren, generoaren eta sexuaren mugak hautsi dituen gizon baten historia. Asteleheneko emanaldia eta Donostia eta inguruan egingo diren gehiago, ekainaren 28aren bueltan (Lesbiana, Gay eta Transexualen Askatasunaren aldeko Nazioarteko Eguna) egingo direnen barruan daude. Emanaldiak GARAIPEN elkarteak MEDEAK eta EHGAMek antolatzen ditu eta Hernanikoan HERNE neska taldearen laguntzarekin eta Udaleko Berdintasun Kontseiluaren diru laguntzarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!