Datorren asteazkenean hitzaldia izango da Natza elkartean, Joxe Mari Perez idazlearen eskutik. Los Nuevos Vascones liburuaren egilea da Grosen bizi den nafar hau. Liburuak 60-70 hamarkadan Gaztela eta Extremadura aldetik etorritako langile familien historia kontatzen du. Bertan, Hernaniko familia baten historia eta Lizeaga auzoaren historia kontatzen ditu, edo liburuan dioen moduan Katanga auzoarena. Datorren asteazkenean, 19:30etan, Natza elkarteko Errotan, Antziola 7an.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!