Txakolin Eguna etzi Santa Barbara elkartean

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 31a, 02:00

TXAKOLIN eguna izango da larunbatean Santa Barbara elkartean. Aurten lau txakolindegitako txakolinak probatzeko aukera izango da, bat bizkaitarra eta beste hiru Getarikoak. Txakolina laguntzeko pintxo batzuk ere jarriko dituzte. Txakolin probaketa irekia izango da eta nahi duten herritarrek har dezakete parte, bertan edalontzia erosita. Eguerdiko 12:30etan hasita. Mus txapelketa Santa Barbara elkarteko mus txapelketako finalak jokatu ziren joan den ostiralean. Irabazleak Aita-Jose Luis izan ziren eta bigarren postua Ketxus-Jesusek eskuratu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!