ONGINTZA Patronatuko zuzendaritza bilduko da gaur, arratsaldeko 16:00etan eta lau puntu izango dituzte eztabaidarako. Puntuetako bat da Sandiusterriko aretoa erabiltzeko eskarirako epea aldatzea: gaur egun hilabete aurretik egin behar da eskaria eta epea hamabost egunekoa izatea erabakiko du seguruenera Ongintza Patronatuak.
Pobrezia programa
Beste puntuetako bat da Eusko Jaurlaritzari diru laguntza eskatzea pobreziaren programarako. Pobrezian dagoen jendea gizarteratzeko programa honek 3 puntu ditu: bata soldatari dagokiona, bestea, etxebizitza izateko laguntzei dagokiena eta bestea laguntza jasotzen duenak sinatu beharreko konpromisoei dagokiena. Programarekin jarraitzeko programa guztia gestionatzen duen gizarte langilearen kontratua luzatzea ere eztabaidatuko dute gaur.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!